Mi lista de blogs

lunes, 25 de febrero de 2013

EDURRA TEILATUAN





Edurra teilatuan
abarra basoan,
taloak erretzeko
irina auzoan Rau!

Rau, rau, rau,
rakataplau!
Hau duk umorea,
utzi alde batera,
euskaldun jendea.

Kortan daukagu txahala
hezurra eta azala
Aita San Antoniok
loditu dagiala. Rau!

Rau, rau, rau...

Astean bariku bi
zapatuan beti
domekan okelea
auzoan ikusi. Rau!

Rau, rau, rau...

Edurra teilatuan,
zakua lepoan,
ibili beharko joat
aurtengo neguan. Rau!

Rau, rau, rau...

Gaztea nintzanean,
denbora batean,
ez nintzen sosegatzen
ezkondu artean. Rau!

Rau, rau, rau...

Ezkondu eta gero
hilabete gabe
porrusaldea neukan
oliorik gabe. Rau!

Rau, rau, rau...

Porrusaldatxo likin,
olio gabea,
ez nintzen ni gaztetan
holako zalea. Rau!

Rau, rau, rau...

viernes, 1 de febrero de 2013

TOSTADAK

2007-02-20

tostadak

Osagaiak:

  • Litro 1 esne
  • 4 koilarakada irin
  • Maizena koilarakada 1
  • Azukrea, 6 koilarakada
  • Arraultza 2
  • Kanela zati bat

Zelan egin:

Esnea lapiko baten kanela zatixegaz berotzen ipini irikinarte. Lapikotik baso bete esne bero atara eta beste ontzi baten jarri uruna, maizena, azukerie eta arrautzekaz nahastetako. Aparteko ontzi horretakoa ondo eragin eta lapikoan dagoen esnetara bota. Su bajuan jarri irikinarte. Sutan dagoen denboran erein-erein egin irikinarte.
Erretilu batean urun apur bat zabaldu eta lapikoko krema bertara bota. Bertan itzi harik eta hotzituarte. Hotzituta dagoenean laukietan ebagi. Laukiok urun eta arrautza irabiatutik pasatu eta ondoren zartaginean prijidu.
Plater batera atara, gainetik azukerie bota eta mahaira atarateko prest dagoz!

viernes, 19 de octubre de 2012

LIMOI TARTA

2007-07-17
limoi tarta
Limoi-krema egiteko osagaiak:
  • Limoi zukua                 1,5dl.
  • Azukerie                      200gr.
  • Arraultzak                   4
  • Gurina                         75gr.
  • Limoi azala                  1
  • Maizena                      10gr.
  • Glass azukerie             50gr.
Azpiko orea egiteko osagaiak:
  • Urun arina                   150gr.
  • Gurina                         75gr.
  • Arraultza                     1
  • Glass azukrea              50gr.
  • Gatza
  • Limoi azala birrinduta
Zelan egin:
Azpiko orea:
Urunegaz sumendi bat egiten dogu eta arraultza izan ezik beste osagai guztiak erdian ipinten doguz, hatzamarrekin nahastetan doguz  pomada antzeko bat lortuarte.
Arraultzie gehitu eta urunik gehitu barik dana nahastatu.
Urune gehitu beste osagaiei, larregi landu barik, orea orearen aurka joaz eskuaren barruko aldeagaz baina ez hiru bider baino gehiago.
Orea batu, bai eskuetan eta bai mahaian gelditu diren apurrak batuaz. Ore trinko bat egin, eta leku fresko baten itzi ordu  betez.
Tarta egiteko ontzia orearekin estaltzen dugu eta 10 minutuz laban sartzen dogu, 150º-175º-tan.
Limoi-krema:
Limoi-krema prestatzeari ekingo dautzogu bitartean. Ontzi baten azukerie, hiru arraultza, gorringo bat, maizena eta limoiaren zukua eta azal birrindua ipiniko doguz.
Su bajuan irikinarten eukiko dogu eta erein egingo dogu azpia erre ez daiten.
Hotzitzen itziko dogu eta gurin urtua gehituko dautzogu.
Azpiko orea euki dogun ontzian limoi-krema ipiniko dogu. Glass azukerie gainetik bota ahal jako nahi izanez gero eta 175º-tako laban sartu, edota sobratu jakun zuringoari 25gr.azukerie gehituz “elur puntua” lortu eta gainean jarri, eta gero laban sartu apur baten.




NATILLAK

2007-07-17
natillas
Osagaiak:
  • Litro 1 esne
  • Azukerie 250gr - 300gr
  • Maizena 20gr - 30gr
  • 6 edo 8 gorringo
  • Kanelie
  • Limoi azala
Zelan egin:
Esnie kaneliegaz, limoi azalagaz eta azukera erdiagaz berotzen ipinten dogu.
Beste ontzi baten beste azukera erdixe berotzen ipinten dogu, gorrigoakaz eta limoi azalagaz, burduntzaldikada txiki bat esne gehituko dautzagu ereinez.
Gorringoak, azukeriek eta esniek bat egin dabenien, irakiten euki dogun esnie gehituko dautzagu, “txino”-tik pasatuz eta ontziaren beheko aldea ondo ereingo dogu itsatsi ez daiten.
15 minututan irakiten eukiko dogu.
Berotan plater batera botako dogu, eta gainetik gailetakaz edo kaneliegaz ornituko dogu.


miércoles, 12 de septiembre de 2012

Urtarrila lehenengo
bigarren otsaila
hirugarren martxoa
gero apirila,
maiatza,badakizu,
da bosgarren hila,
seigarrena ekaiña
ondoren uztaila.


Abuztua guretzat
gairairik onena
iraila ta urria
gora udazkena!
Azaroa nola den
hamaikagarrena,
azkena abendua
hamabigarrena.